EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

HELBURUAK

Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa konpontze bidean jartzea da gure helburua. Konponbide demokratiko bat lortzeko, hasiera-hasieratik eragile guztien parte-hartzea eta konponbidearekiko erantzukizuna eskatzen diegu eragileei. Parte har dezatela, ekarpenak egin ditzatela.

Euskal Herriaren etorkizuna nolakoa izango den euskal herritarrek adierazi behar dute, beren hitzaren bitartez. Hots, Euskal Herri osoan, herritar guztiei, Euskal Herriaren etorkizunari buruz galdetu behar zaie, eragileek adostutako moduan

Konponbidea Sustatzeko Batzordea zenaren, eta gaur Hitzarmenerako Mahaia denaren zeregin nagusia Konponbiderako Mahaia bideratu eta haren sorrera bultzatzea da.

Konponbidea Sustatzeko Batzordearen urratsa gatazka konpontzeko prest dauden eragileen arteko oinarrizko hitzarmen bat lortzea izan da. Gatazka konpontzearen alde dauden eragileen arteko joko arauak finkatu ditu lehen oinarrizko hitzarmenean. Eta horren ondorioz, Hitzarmenerako Mahaia sortu da.

Hitzarmenaren Mahaia sortzeko unean, Batzordea desegin, eta prozesua Hitzarmenerako Mahaia osatzen duten eragileen ardura eta konpromisopean gelditu da.

Egin zaitez KONPONBIDEAren sustatzailea

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar