Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa konpontze bidean jarri nahi dugu.
Gatazkaren konponbideak kontsentsu demokratiko zabal bat eskatzen du.
Gatazkaren konponbideak, lehentasunezko eginbeharra izanik, aukera eman behar du proiektu politiko guztiak modu demokratikoan gauzatzeko, esku-sartze eta mehatxurik gabe, eta Euskal Herriko biztanle guztiok parte hartzeko. Hots, gatazka amaitzeko prozesu demokratiko bat finkatu nahi du.
Euskal Herriak prozesuaren nondik norakoen berri izan dezan, aldiro-aldiro informazio dosierrak argitaratzeko ardura hartzen dugu.