EUSK | CAST | FRAN | ENGL |

Konponbidea.info

SORRERA

2003an sortutako Nazio Eztabaidagunearen zeregina izan zen "Euskal Herriak, nazio gisa bizirauteko eta garatzeko ezinbestekoak diren baldintzak zeintzuk diren eta haiek gauzatzeko bideak behin betiko finkatzea". Giza eragile, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen arteko eztabaida prozesua izan zen, non eztabaida, ideien alderatzea eta herritarren parte-hartzea bermatu zen.

Nazio Eztabaidagunearen ondorioetako bat izan zen gatazka politikoa konpontze bidean jartzea. Helburu hori lortzeko, 2003ko uztailaren 3an tresna bat sortu zuen: Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordea.

Nazio Eztabaidaguneak aurreikusi zuen Konponbidea Sustatzeko Batzordeak dinamika propioa diseinatu beharko zuela bere helburua betetzeko. Beraz, bere zereginetan Batzordeak autonomia osoa izan zuen, bai diseinatzeko eta bai gauzatzeko garaian.

Batzordeak urte beteko lana garatu zuen. Euskal Herriko alderdi eta sindikatu gehienekin interlokuzio fase berria irekiz. Eragile guztiek duten informazioa jasotzeko eta parte hartzeko eskubideak bermatu ditu Batzordeak. Honez gain, nazioarteko bi fede emaile eta lau begirale aukeratu zituen harreman hauek bermatu zein bideratzeko. Parte hartu nahi izan ez duten eragileei prozesuari buruzko informazioa helarazi die Batzordeak. Honez gain, instituzioetara jo du eta hainbat instituzio buruekin elkarrizketak izan ditu eta prozesuari buruzko informazioa zabaldu die, besteak beste, EAEko lehendakariari, EAEko Legebiltzarreko lehendakariari, Arartekoari, apezpikuei, etab..

Prozesuan parte hartu nahi izan duten eragileen eritzi eta ekarpenei esker, sei alderdi, zazpi sindikatu eta hogeita hamaika jendarte eragileek Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu zuten 2005eko martxoan.

Apirilean, sinatzaileek Hitzarmenerako Mahaiaren osaketa eta araudia onartu zituzten. Alderdi politikoek ordezkari bana dute Mahaian eta jendarte eragile guztien artean bost ordezkari aukeratu dituzte. Bost hauetatik, bi sindikatu ordezkariak dira.

Egin zaitez KONPONBIDEAren sustatzailea

www.konponbidea.info

Tram / Zuhar